ASTEKARIAK


ASTEKARIA 1 
2014/10/20



Urriaren 20an, astelehenean, 2.asteko IKT-ko lehenengo klasea izan zen, 8:30etatik 16:00ak arte.
Lehenik, irakasleak gure burua hobeto ezagutzeko ikasle fitxa egiteko esan zigun, hau da, gure datuekin, argazkiarekin eta abarrekin ikasle fitxa  osatzea. Geroago, IKT-ren inguruko ideia batzuk aztertu genituen, hala nola, "hardware" eta "software" kontzeptuen arteko desberdintasuna, ordenagailuan dauden programak, fitxategi motak...
Arratsaldean, blogei buruz hitz egin genuen bai eta teoria eman ere, eta ez hori bakarrik, gure bloga sortu genuen! Blogak modu sinplean eta arin sor daitezkeen webguneak dira. Guretzako interesgarri suerta dakigukeen edozer jar dezakegu: artikulu, gogoeta eta hausnarketak biltzen dituen webguneak dira. Nirea www.musikatzean.blogspot.com da, eta blog horren helburua musika Haur Hezkuntzan duen erlazioa aztertzea da, esate baterako, aurreko sarreran musikak Haur Hezkuntzan eta gure bizitzan duen garrantzia aldarrikatzen dut. 
Nire aburuz, bloga edukitzeak adierazpen askatasuna ahalbidetzen du, gure iritzia eman dezakegu, elkarrengandik ikasi...  Beraz, espero dut hau hasiera baino ez izatea eta bloga aurrera joatea zuen laguntzarekin.


ASTEKARIA 2
2014/10/27




"Euskara 2.0: zer da hori?" testuari buruzko ideia nagusiak komentatu ditugu guztion artean: web 2.0 zer den, horren ondorioak, zer ahalbidetzen duen...

Horrez gain, teknologia zentzuz eta modu egokian erabili behar dela aipatu dugu, parte hartzea, ekarpenak egitea, etab. Ostean, "La competencia digital" bideoa ikusi dugu: gaur egun arauak ulertu behar ditugu, errespetatu eta balorazioa izan behar dugu edo kriterio bat epaitu ahal izateko.

Konpetentzia digitalen power point-aren bidez, horren inguruko informazioa ikasi dugu. IKT-ak hezkuntzan baliagarriak dira bideoak ikusteko, irudien aurkezpenetarako, etab. Horrela, umeak errealitatea eta ikus-entzunezko adierazpena bereizten ikasten dute eta horretarako umeak errealitatea ikusi behar dute.
Konpetentzia digitala garatzeko, alfabetizazio digitala garatzea oinarrizkoa da.
Gaitasun digitala ez da bakarrik Interneten informazioa bilatzea, aplikazioak erabiltzea... Horretaz gain, informazioa erabili behar da eta parte hartu behar da.
Konpetentzia digitalean gaitasun instrumentalak, aparatuak eta aplikazioak erabiltzen dira; informazioa bilatu, aukeratu, aztertu eta ekoizten da ere.

Hainbat kontzeptuen definizioak ikasi ditugu ere, hala nola: netiketa, lizentziak, konfidentzialitatea, datu pribatuen erabilera...

Klaseko talde-lanetan egonda "pasota" eta "jeta" kontzeptuak aztertu ditugu eta horri buruz hausnartu dugu.
Irakasleak proiektu berria azaldu digu eta "my new popplet" website-a erakutsi digu, non baliagarria izango da aurkezpenak egiteko modu eskematiko batean.




ASTEKARIA 3 
2014/11/17



Identitate digitalari buruzko bideoa talde desberdinetan elkartu gara bideoa ikusteko eta horren ostean komentatu dugu, ideiak komunean jarriz.

"Identidad digital":
https://www.youtube.com/watch?v=CBYJoQETM8Y#t=167

Bideoa ikusi ondoren, gure IKT-ko taldearekin elkartu gara, eta aurreko taldearekin ikusitako bideoa kontatu diegu. Ondoren, identitate digitalari buruzko galdera batzuk erantzun ditugu.

Orokorrean, sare sozialetan irudi egokia ematen dugula uste dugu, baina beldur gara etorkizunerako lana bilatzerakoan enpresak guri buruzko informazioa bilatu eta desegokitzat hartu ahal dezakeela. Beraz, jakitun egon behar gara guri buruzko informazio jakin bat sor dezakeen ondorio kaltegarrietaz.

Jordi Adell-en "Competencia digital" bideoa ikusi dugu eta bideoan konpetentzia digitalaren ezaugarriak eta horrek dakarren ondorioak azaltzen ditu. Mundu digital batean bizi gara, eta jasotzen dugun informazio gehiena Interneten bidez da. Honek ondorio onak eta txarrak dakartza, beraz gure buruari galdetu beharko genioke ia beharrezkoa den ala ez hauek erabiltzea. Horrez gain, bideoan familiak hezkuntzan rol garrantzitsua jokatzen duela dio, bai eta seme-alaben konpetentzia digitaletan.

Hona hemen Jordi Adell-en "Competencia digital" bideoa:



ASTEKARIA 4
2014/11/24

Klasean IKT-ak hezkuntzan duten eraginari buruz hitz egin dugu. Irakasleak Powerpoint batekin erakutsi digu informazioa. Gaur egungo gizarteak IKT-ak txertatzeko hainbat irizpide izan behar ditu kontuan, esate baterako: lortuko dituen helburuak eta lantzeko edukiak. Powerpoint-aren ostean, bi bideo ikusi ditugu:
  1. bideoa: irakaslea matematiketan zenbatzen irakasten die errepikapenaren bidez. Ordenagailuak jartzen dizkiete, baina ez du ezertarako balio errepikapenaren metodo berdina jarraitzen dutelako.
  2. bideoa: lehengo hezkuntza eta gaur egungo konparatzen ditu, eskola tradizionala eta IKT-en erabilera klaseetan.  
Gero, gure lan-taldeekin proiektuari buruz lanean jarraitu genuen. Interesgarria iruditu zait nola aldatu den hezkuntza zentzu batean, baina aldi berean oso astiro doa teknologia berriei dagokienez. 
Teknologiak oso azkar garatzen dira eta hainbat eskoletan ez dute txertatu ezta arbela digitalik ere, eta interesgarria izango litzateke irakasteko metodoa aldatzea, batez ere modu aktiboagoan ikasteko.


ASTEKARIA 5
2014/12/1


Gaur gure IKT-ko azken klasea izan da. Hasierako bi orduak lan-proiektua bukatzen eta aurkezpenerako prestatzen utzi ditugu. Guk, Matxinsalto taldea, aurkezpena egin dugu. Oso urduri egon gara, baina ez dut uste txarto egin dugunik. Horren ostean, gainerako aurkezpenak ere ikusi ditugu.

Aurkezpenen ondoren, blogak eguneratzen ibili gara eta lizentzia (copyright) blogan nola txertatu behar den azaldu digu. 

Nire bloga txukuntzen eta eguneratzen egon naiz, erlojua eta egutegia jartzen ere. Hauek izan dira nire lauhilabete honetako astekariak, hau da, IKT-ko  klaseetan egindako jarduerak kontatu ditudan egunerokoak. 

Asko ikasi dut lauhilabete honetan IKT-ei buruz, lehen ez bainituen hain sakon ezagutzen, batez ere ez nuen ezagutzen haur hezkuntzan dauden baliabiderik. 

Eskerrik asko zuen arretagatik!
















No hay comentarios:

Publicar un comentario