2014/10/20
Kaixo guztioi! Konturatu zarete ze
garrantzitsua den musika Haur Hezkuntzan? Musikoterapia ezinbestekoa da euren
garapenerako, oso lagungarria baita hitz egiten ikasteko, entzumena hobetzeko
eta garapen intelektuala eta sentsoriala lantzeko.
Abestiak gorputz hezkuntza lantzeko ere
ezinbestekoak dira, haurrek haien erritmoa eta koordinazioa lantzen baitute.
Askok eta askok musikak pertsonak
elkartzen dituela diote eta ez hori bakarrik, musikak segurtasun emozionala, barreak
eta algarak ematen dizkigula, bai eta momenturik latzenetan irribarre bat
ateratzeko kapazak gara musikari esker. Horrez gain, era askotariko musika dagoenez, jakin behar da momentuaren arabera ze musika entzutea komeni zaien haurrei, esate baterako, txokoetan lan egin beharrean aztoratuta badabiltza, musika lasai entzutea komeni da.
Gehigarri moduan, web orrialde polit hau jarriko
dizuet: http://www.aprendomusica.com/swf/005_esp_notasFlautaFacil.htm
Honek haurrei txirula jotzen ikasten lagunduko die, bai eta
noten soinuak ezagutuko dute.
Espero dut nire blogarekin gozatzea, musikatzea posible delako! ;)
Milesker.
Espero dut nire blogarekin gozatzea, musikatzea posible delako! ;)
Milesker.
No hay comentarios:
Publicar un comentario