lunes, 24 de noviembre de 2014

HAUR HEZKUNTZAKO PROIEKTUAK


2014/11/09

Egun on musikariak! Gaur Haur Hezkuntzako klaseetan jorratzen den metodoei edo proiektuei buruz arituko gara.
Proiektuaren eta ikastetxearen arabera, jarduerak eta abestiak desberdinak izango dira.
Izan ere, eskola bakoitzak metodo edo proiektu bat jarraitzen du eta horretan oinarritzen dira.
Adibidez, Euskal Herriko eskolen artean Urtxintxa Proiektua ezagunetarikoa da, Elkar Argitaletxeak zuzendua. Egia esan, Urtxintxa Proiektua Haur Hezkuntzako 3-6 ziklorako ikasmateriala da. Proiektu honek haurra bere osotasunean ulertzen du, zentzu guztietan, bai eta haurraren gaitasunetan sinistu ere. Hau da, ikasleen gaitasunak kontuan hartzen ditu, partaidetza aktiboa bilatzen du, balioen eta jarreren hezkuntzarekin konprometitua dago, erdaldunak zein euskaldunak diren haurrak euskaraz hezteko proposamena du...

Arestian aipatu dudan bezala, 3-6 ziklorako ikasmateriala da eta hona hemen 5 urteko haurrentzat Urtxintxak eskaintzen dieten materiala:



Ikusi dezakezuenez, ikasleentzako zein irakasleentzako materiala dago.
5 urteko haurren maskota "Xango matxinsaltoa" da eta bere abestiekin eta jolasekin batera dator. Hori gutxi balitz, hiru hiruhilabeteetan 10 gai ikasten dituzte, ipuinez, ariketez, jolasez eta abestiz beterik.
Gaurkoz hauxe da dena, espero dut baliagarria izatea.
Eskerrik asko!

No hay comentarios:

Publicar un comentario