domingo, 21 de diciembre de 2014

INSTRUMENTUAK MATERIAL BIRZIKLATUEKIN

2014/12/21

Kaixo lagunak!

Aurreko sarreran komentatu nuen ideia ona izango zela musika instrumentu desberdinak sortzeko material birziklatua erabiltzea. Beraz, gaur honetan sakonduko dut.

-Marakak egiteko behar diren materialak: egunkari papera, kola zuria urarekin nahastuta, kartoia, dilistak, puxika txikia eta margo akrilikoa.

1. Puxika pustu
2. Kola ta urarekin estali
3. Sikatzean prozesua errepikatu eta barruko puxika atera
4. Kartoiarekin marakaren euste-puntua (makila) egin eta puxikaren prozesua errepikatu
5. Maraka bitan zatitu eta dilistak barruan sartu
6. Makila marakaren behean jarri eta berriro paperarekin kolatu
7. Gure gustura apaindu













-Danborrak egiteko behar diren materialak: melokotoizko potea (almibarren), latexko eskularruak, makila eta zinta isolatzailea.

1. Latexko eskularruak moztu eta kokatu potearen goikaldean
2. Zinta isolatzailearekin  itsatsi


-Kitarra bat egiteko behar diren materialak: kartoizko kutxa, kartoizko 2 tubo, trasteak egiteko plastikozko pieza txikiak, apaintzeko makilak eta goma elastikoak.

1. Kutxari zulo bat egin (zirkunferentzia)
2. Kutxaren goikaldean zulo bat egin kartoizko tuboaren diametro berdinarekin (kitarra eusteko)
3. Kartoizko tuboa bere zulotik sartu
4. Goma elastikoak alde batetik bestera itsatsi eta plastikozko pieza txikiekin eutsi
5. Plastikozko piezak kitarraren mangoan jarri trasteak egiteko













Hauek izan dira nik aipatu ditudan ideia batzuk bakarrik, baina instrumentu asko egin daitezke etxean erabiltzen ez ditugun materialekin, beraz, animatu zaitezte instrumentuak egitera material birziklatuekin eta musikatu ezazue!:)



No hay comentarios:

Publicar un comentario