jueves, 18 de diciembre de 2014

BIDEOKLIPA

2014/12/18

Egun on, musikariak!

Baliteke haurrek klaseko klaseko errutina berdinei buruz aspertuta egotea. Gainera, gabonetako oporrak datoz eta zerbait berezia egin behar dugu gure Euskal Herriko eskoletan. Beraz, nik gaur proposatzen dudana bideoklip bat egitea da.

Helburu didaktiko jakin batzuk jorratuko dira: musikako zeinu eta erritmo desberdinak ezagutzea, taldean egoten jakitea, eskulanetan trebezia garatzeko instrumentu desberdinak sortzea material birziklatua erabiliz, teknologia berrien mundua ezagutzea bideokliparen bitartez eta sormena bultzatzeko gorputz adierazpena lantzea mugimendu librearen bitartez.

Gure bideoklipa gauzatzeko behar ditugun materialak ondorengoak dira: ordenagailua (bertatik abestia jarri), material birziklatua (yogurt poteak, dilistak...), lan egiteko tresnak (guraizeekin kontu handiz ibili behar dugu), eta bideokamera.

Esan beharra dago, nahi duten guztiak parte hartu ahal dezaketela, baina, nire bloga Haur Hezkuntzako umeentzako bideratuta dagoenez, ahalik eta sinpleen egitea komenigarria da.

Hona hemen "BIRAKA! bideoklipa", 2014ko Bidania-Goiazko Eskola Txikietako abestia da eta hau bere bideoklipa. Bideoklipa ikusteko, klikatu "BIRAKA! bideoklipa" link-an.

BIRAKA! bideoklipa




No hay comentarios:

Publicar un comentario