2014/11/24
Arratsalde
on!
Konturatu
zarete haurrei zenbat gustatzen zaien instrumentu musikalekin aritzea?
Txiki-txikitatik musika haurren jarduerarik gogokoena da. Musikak seguritate
emozionala, konfidantza eta lasaitasuna eskaintzen die, beste abantaila batzuez
gain.
Haurrak musika-instrumentu bat jotzeko adinik egokiena bost urte da. Ikaskuntza ez da gurasoengandik inposatuta egon behar, hautaketa askea izan behar da, haurrak beraren zaletasunak ondo garatu ditzan. Beraz, haurrak ze instrumentu jo nahi duen aukeratu izan beharko du. Hala ere, pianoa eta txirula instrumenturik errezenak dira, ez baitute haurraregandik gehiegi eskatzen.
2-5 urte bitarteko haurrentzat, motrizitate baxua eta kontzentratzeko zailtasunak dituztenentzat, instrumentu errezak eta melodia sinpleak dituztenak ezin hobeak dira. Esate baterako:
-Xilofonoak
-Piano txikiak
-Danborrak
Dena den, instrumentu asko daude, adibidez, txirulak haurrari bere arnasa kontrolatzen laguntzen dio eta bateria, ordea, soinuekin jolasteko eta esperimentatzeko balio du.
Beraz, musikari esker, klaseak eramangarriak egiten dira ikasten eta jolasten ari diren bitartean, eta ez derrigorrezkoa izanik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario