2014/12/21
Kaixo lagunak!
Aurreko sarreran komentatu nuen ideia ona izango zela musika instrumentu desberdinak sortzeko material birziklatua erabiltzea. Beraz, gaur honetan sakonduko dut.
-Marakak egiteko behar diren materialak: egunkari papera, kola zuria urarekin nahastuta, kartoia, dilistak, puxika txikia eta margo akrilikoa.
1. Puxika pustu
2. Kola ta urarekin estali
3. Sikatzean prozesua errepikatu eta barruko puxika atera
4. Kartoiarekin marakaren euste-puntua (makila) egin eta puxikaren prozesua errepikatu
5. Maraka bitan zatitu eta dilistak barruan sartu
6. Makila marakaren behean jarri eta berriro paperarekin kolatu
7. Gure gustura apaindu
-Danborrak egiteko behar diren materialak: melokotoizko potea (almibarren), latexko eskularruak, makila eta zinta isolatzailea.
1. Latexko eskularruak moztu eta kokatu potearen goikaldean
2. Zinta isolatzailearekin itsatsi
-Kitarra bat egiteko behar diren materialak: kartoizko kutxa, kartoizko 2 tubo, trasteak egiteko plastikozko pieza txikiak, apaintzeko makilak eta goma elastikoak.
1. Kutxari zulo bat egin (zirkunferentzia)
2. Kutxaren goikaldean zulo bat egin kartoizko tuboaren diametro berdinarekin (kitarra eusteko)
3. Kartoizko tuboa bere zulotik sartu
4. Goma elastikoak alde batetik bestera itsatsi eta plastikozko pieza txikiekin eutsi
5. Plastikozko piezak kitarraren mangoan jarri trasteak egiteko
Hauek izan dira nik aipatu ditudan ideia batzuk bakarrik, baina instrumentu asko egin daitezke etxean erabiltzen ez ditugun materialekin, beraz, animatu zaitezte instrumentuak egitera material birziklatuekin eta musikatu ezazue!:)
MUSIKATZEAN
domingo, 21 de diciembre de 2014
jueves, 18 de diciembre de 2014
BIDEOKLIPA
2014/12/18
Egun on, musikariak!
Baliteke haurrek klaseko klaseko errutina berdinei buruz aspertuta egotea. Gainera, gabonetako oporrak datoz eta zerbait berezia egin behar dugu gure Euskal Herriko eskoletan. Beraz, nik gaur proposatzen dudana bideoklip bat egitea da.
Helburu didaktiko jakin batzuk jorratuko dira: musikako zeinu eta erritmo desberdinak ezagutzea, taldean egoten jakitea, eskulanetan trebezia garatzeko instrumentu desberdinak sortzea material birziklatua erabiliz, teknologia berrien mundua ezagutzea bideokliparen bitartez eta sormena bultzatzeko gorputz adierazpena lantzea mugimendu librearen bitartez.
Gure bideoklipa gauzatzeko behar ditugun materialak ondorengoak dira: ordenagailua (bertatik abestia jarri), material birziklatua (yogurt poteak, dilistak...), lan egiteko tresnak (guraizeekin kontu handiz ibili behar dugu), eta bideokamera.
Esan beharra dago, nahi duten guztiak parte hartu ahal dezaketela, baina, nire bloga Haur Hezkuntzako umeentzako bideratuta dagoenez, ahalik eta sinpleen egitea komenigarria da.
Hona hemen "BIRAKA! bideoklipa", 2014ko Bidania-Goiazko Eskola Txikietako abestia da eta hau bere bideoklipa. Bideoklipa ikusteko, klikatu "BIRAKA! bideoklipa" link-an.
BIRAKA! bideoklipa
Egun on, musikariak!
Baliteke haurrek klaseko klaseko errutina berdinei buruz aspertuta egotea. Gainera, gabonetako oporrak datoz eta zerbait berezia egin behar dugu gure Euskal Herriko eskoletan. Beraz, nik gaur proposatzen dudana bideoklip bat egitea da.
Helburu didaktiko jakin batzuk jorratuko dira: musikako zeinu eta erritmo desberdinak ezagutzea, taldean egoten jakitea, eskulanetan trebezia garatzeko instrumentu desberdinak sortzea material birziklatua erabiliz, teknologia berrien mundua ezagutzea bideokliparen bitartez eta sormena bultzatzeko gorputz adierazpena lantzea mugimendu librearen bitartez.
Gure bideoklipa gauzatzeko behar ditugun materialak ondorengoak dira: ordenagailua (bertatik abestia jarri), material birziklatua (yogurt poteak, dilistak...), lan egiteko tresnak (guraizeekin kontu handiz ibili behar dugu), eta bideokamera.
Esan beharra dago, nahi duten guztiak parte hartu ahal dezaketela, baina, nire bloga Haur Hezkuntzako umeentzako bideratuta dagoenez, ahalik eta sinpleen egitea komenigarria da.
Hona hemen "BIRAKA! bideoklipa", 2014ko Bidania-Goiazko Eskola Txikietako abestia da eta hau bere bideoklipa. Bideoklipa ikusteko, klikatu "BIRAKA! bideoklipa" link-an.
BIRAKA! bideoklipa
lunes, 1 de diciembre de 2014
MUSIKA INSTRUMENTUAK
2014/11/24
Arratsalde
on!
Konturatu
zarete haurrei zenbat gustatzen zaien instrumentu musikalekin aritzea?
Txiki-txikitatik musika haurren jarduerarik gogokoena da. Musikak seguritate
emozionala, konfidantza eta lasaitasuna eskaintzen die, beste abantaila batzuez
gain.
Haurrak musika-instrumentu bat jotzeko adinik egokiena bost urte da. Ikaskuntza ez da gurasoengandik inposatuta egon behar, hautaketa askea izan behar da, haurrak beraren zaletasunak ondo garatu ditzan. Beraz, haurrak ze instrumentu jo nahi duen aukeratu izan beharko du. Hala ere, pianoa eta txirula instrumenturik errezenak dira, ez baitute haurraregandik gehiegi eskatzen.
2-5 urte bitarteko haurrentzat, motrizitate baxua eta kontzentratzeko zailtasunak dituztenentzat, instrumentu errezak eta melodia sinpleak dituztenak ezin hobeak dira. Esate baterako:
-Xilofonoak
-Piano txikiak
-Danborrak
Dena den, instrumentu asko daude, adibidez, txirulak haurrari bere arnasa kontrolatzen laguntzen dio eta bateria, ordea, soinuekin jolasteko eta esperimentatzeko balio du.
Beraz, musikari esker, klaseak eramangarriak egiten dira ikasten eta jolasten ari diren bitartean, eta ez derrigorrezkoa izanik.
lunes, 24 de noviembre de 2014
IPUIN MUSIKALAK
2014/11/16
Kaixo koadrilla! Haurrei gehien gustatzen zaiena
musika bai eta ipuinak entzutea da, beraz, ezetz asmatu zein izango den gaurko
gaia... Ipuin musikalei buruz arituko gara!
Zer dira ipuin musikalak? Modu laburrean
azaltzeko, musika ikasteko ipuinak dira. Ipuinaren bitartez, musikari buruzko
edukiak azaltzen diegu haurrei, modurik sinplenean eta dibertigarrienean.
Ipuin musikal asko daude, hona hemen ipuin
batzuk:
-"Bremengo musikariak"
-"Sofia,
musika maite zuen behia"
Espero dut ipuinekin eta musikarekin gozatu
izana.
Eskerrik asko eta beste baterarte!
HAUR HEZKUNTZAKO PROIEKTUAK
2014/11/09
Egun on musikariak! Gaur Haur Hezkuntzako klaseetan jorratzen den metodoei edo proiektuei buruz arituko gara.
Proiektuaren
eta ikastetxearen arabera, jarduerak eta abestiak desberdinak izango dira.
Izan ere, eskola bakoitzak metodo edo proiektu
bat jarraitzen du eta horretan oinarritzen dira.
Adibidez,
Euskal Herriko eskolen artean Urtxintxa Proiektua ezagunetarikoa da, Elkar
Argitaletxeak zuzendua. Egia esan, Urtxintxa Proiektua Haur Hezkuntzako 3-6
ziklorako ikasmateriala da. Proiektu honek haurra bere osotasunean ulertzen du,
zentzu guztietan, bai eta haurraren gaitasunetan sinistu ere. Hau da, ikasleen
gaitasunak kontuan hartzen ditu, partaidetza aktiboa bilatzen du, balioen eta
jarreren hezkuntzarekin konprometitua dago, erdaldunak zein euskaldunak diren
haurrak euskaraz hezteko proposamena du...
Arestian aipatu dudan bezala, 3-6 ziklorako ikasmateriala da eta hona hemen 5 urteko haurrentzat Urtxintxak eskaintzen dieten materiala:
Ikusi dezakezuenez, ikasleentzako zein irakasleentzako materiala dago.
5 urteko haurren maskota "Xango
matxinsaltoa" da eta bere abestiekin eta jolasekin batera dator. Hori
gutxi balitz, hiru hiruhilabeteetan 10 gai ikasten dituzte, ipuinez, ariketez,
jolasez eta abestiz beterik.
Gaurkoz hauxe da dena, espero dut baliagarria
izatea.
Eskerrik asko!
lunes, 20 de octubre de 2014
MUSIKAREN BEHARRA HAUR HEZKUNTZAN
2014/10/20
Kaixo guztioi! Konturatu zarete ze
garrantzitsua den musika Haur Hezkuntzan? Musikoterapia ezinbestekoa da euren
garapenerako, oso lagungarria baita hitz egiten ikasteko, entzumena hobetzeko
eta garapen intelektuala eta sentsoriala lantzeko.
Abestiak gorputz hezkuntza lantzeko ere
ezinbestekoak dira, haurrek haien erritmoa eta koordinazioa lantzen baitute.
Askok eta askok musikak pertsonak
elkartzen dituela diote eta ez hori bakarrik, musikak segurtasun emozionala, barreak
eta algarak ematen dizkigula, bai eta momenturik latzenetan irribarre bat
ateratzeko kapazak gara musikari esker. Horrez gain, era askotariko musika dagoenez, jakin behar da momentuaren arabera ze musika entzutea komeni zaien haurrei, esate baterako, txokoetan lan egin beharrean aztoratuta badabiltza, musika lasai entzutea komeni da.
Gehigarri moduan, web orrialde polit hau jarriko
dizuet: http://www.aprendomusica.com/swf/005_esp_notasFlautaFacil.htm
Honek haurrei txirula jotzen ikasten lagunduko die, bai eta
noten soinuak ezagutuko dute.
Espero dut nire blogarekin gozatzea, musikatzea posible delako! ;)
Milesker.
Espero dut nire blogarekin gozatzea, musikatzea posible delako! ;)
Milesker.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)